Informazioa | Orain | Kontaktua | Proiektoak | Textoak | Taldelana
 
[ Taldelana ]
 
 

Consejo atal berri bat da D.A.E.ren egituraren baitan, eta kritika, antolamendu, analisi eta solasaren bidez ideiak oxigenatu eta jarduera-zikloak luzatu beharrak eraginda sortu da.

Consejo-ren bidez D.A.E.k ongietorria ematen die gonbidatutako pertsonei, lau hilabete inguruko epean zehar egituraren kide bihurtzen baitira, halako epe jakin baterako.

Pertsona hauekiko topaketa, solas eta komunikazio dinamika, jorratu beharreko gaien eta premiaren araberakoa izango da.

Erakundearen parte izateko gonbidatutako pertsona hauek toki zein nazioarteko testuinguruko artistak, kritikariak edo komisarioak izango dira, hain zuzen gure ustez egituraren jarduerari buruzko auto-hausnarketarako metodo gisa dinamikoak diren eta une honetako produkzio- eta erakusketa-baldintzei buruzko analisirako baliagarri gerta daitezkeen ideiak dituztenak. Egonaldi honek bere eragina izango du D.A.E.k garatu beharreko arte-politiken gaineko erabakiak hartzeko unean.

Eztabaidaren dinamika solasaldika antolatuko da, eta emaitzak gure web-orrialdeko atal honetan bertan aurkeztuko dira.

Consejo ez da berez proiektu bat, baizik eta D.A.E. 1999an lanean hasi zenetik gauzatzen ari den berrikuntza- eta hausnarketa-beharretik sortutako zerbait. Atal hau abian jartzeko arrazoia interes komunen bat egitea da, ez beste ezer.

Atal honetako lehen pertsona Bilbon bizi den Asier Mendizabal artista da.

Bigarren pertsona: Chus Martinez (Erakusketa Komisarioa Bilboko Rekalde Aretoan).