Informazioa | Orain | Kontaktoa | Proiektoak | Textoak | Taldelana
 
[ Proiektoak ]
Jakob Kolding
Kanpoaldean zinema
Frontline Compilation
 
- FLC Aurkezpena
- Phil Collins
- Susan Philpsz
- Asier Perez Gonzalez
- Ainara Garcia
- Eoghan McTigue
- Asier Mendizabal /
Inaki Garmendia
- Bideoen aurkezpena
- Belfast Exposed
- Linen Hall
- Cinilingus
Calcinatio
 
- Klat
Displaiaren Itzulera
 
- Tilo Schulz
Superkongresua
 

Video-Screening

EGITARAUA. Apirilak 12/13. Kutxa Aretoa. Arrasate kalea. Donostia

1. "Citygas", 2000, Seamus Harahan
2. "Taja y sus amigos", 2000, Iñaki Garmendia
3. "A last look round", Miriam de Burca
4. "Capital", 2000, Seamus Harahan
5. "Everything you need", Miriam de Burca
6. "My Fair Lad", 1998, Inazio Escudero
7. "Arena", 2001, Seamus Harahan
8. "Love", 1998, Daniel Jewesbury
9. "Gatika doble final", 2001, Jon Mikel Euba
10. "Cityscape", Valerie Smyth
11. "Everyone is a cut away", 2001, Phil Collins

* Belfasteko Catalysts Arts-ekiko lankidetzan antolatutako egitaraua


Phil Collins (Wonchester, 1970) toki pila batean bizi den artista bat da. Bere lanean, gatazka-tokietako gizarte errealitatean nortasun pertsonala eta nazionala esploratzeko, argazkia eta bideoa erabiltzen ditu, baliabide gisa. Belfast, Belgrad, Bagdad edo Tirana dira Collinsek bere lana oinarritu duen testuinguruetako batzuk.
Collinsek sarritan erabiltzen ditu elkarrizketa formatua eta erretratua, egunerokotasunari buruzko irakurketak zertzeko.
Manifesta 3-n parte hartu du, Ljubljanan, eta duela gutxiko erakusketak ditu, halaber, The Armory Show (New York) eta Becoming More Like Us (Temple Bar Gallery, Dublin).
Real Society D.A.E.rako egiten ari den proiektua da.

Jon Mikel Eubaren lana (Zornotza, 1967) identitate pertsonal eta kolektiboaren ingurukoa da. Bere obretan talde egoerak jasotzen ditu, mugimendua eragiten duen jardueraren baten inguruko anbiguotasun handiko irudiak.
Marrazkia, bideoa eta argazkia aldi berean erabiliz, bere lana zuzena da, eta artistak bere helburuak lortzeko trazatzen dituen adimen-mekanismoak eta prozesu kontzeptualak islatzen ditu. Bere azken erakusketako batzuk ditugu Gaur, Hemen, Orain (Bilbo) eta Kunsthalle Bethanien (Berlin), eta Bartzelonako Tapies Fundazioan eta Gasteizko Artium-en erakusketak prestatzen ari da.

Inazio Escuderoren lana (Bilbo, 1972) hainbat narrazio elementuren erabilera anarkikoan oinarritzen da. Umore eta trufa puntu bat badutela, eta auto-sabotajerako halako joera bat ere bai, bere bideoak benetako boutadetzat jo ditzakegu. Nanni Moretti-ren Caro Diario-ri eskaini omenalditik, auto-erotismora eta egoera ausart eta zentzugabeetarako halako joera batera hel daiteke. Escuderoren bideo produkzioak kontrapuntua jartzen dio "Ipar Irlandako eta Euskal Herriko artisten bideo-sorta batean" espero genezakeenari. Gaur, Hemen, Orain erakusketan parte hartu du, Bilbon, eta Bordeleko Le Triangle-n erakusketa bat prestatzen ari da.

Miriam de Burca (Munich, 1972) oroimen pertsonal eta autobiografikoa aztertzeko baliabidetzat bideoa erabiltzen duen artista irlandar bat da. Gai nagusia ikusizko pertzepzioa da, eta ikusten dugunari zentzua emateko jorratzen dugun modua. Screening honetako bi aleak esanaren adibidea dira, bideoa erabiltzen baitu gure interpretazioetan objektiboaren eta subjektiboaren arteko distantzia analizatzeko baliabidetzat.
De Burcan, halaber, Circa Magazine irlandar arte-aldizkarirako idazten du.

Daniel Jewesbury (Londres, 1972) Belfasten bizi da, eta bertan egiten du lan.Gainera, Arte Ederretako irakaslea da Ulsterreko Unibertsitatean. Artista eta idazlea izaki, bere lanak saiakera maila bereganatzen du, har dezakeen forma dena delarik. Jewesburyren obrak nagusiki identitate diskurtsoa eta post-kolonialista jorratzen ditu.
Manifesta 3-n parte hartu du, Ljubljanan, eta Museum in Progress-en, Vienan.
Testuak eta saiakerak argitaratu ditu Flash Art, Art Monthly eta Circa Magazinen, eta baita In Between Lines liburua ere (Bookworks, Londres).

Seamus Harahan (Londres, 1968) Belfasten finkatu zen 1996an, eta bertan bizi da oraindik ere. Bideoz egiten du lan, eta bere obraren gune nagusia egunerokotasuna da. Edizio estilo zuzena erabiliz, irudi eta musika tartetan oinarritzen baita, Harahanek Belfasteko gizarte espazioa arakatzen du, marjinaltasun eta miseria egoeren bila. Duela gutxiko erakusketak ditu Perspective (Ormeau Bath Gallery, Belfast) eta Pandemonium (Lux Centre, Londres). Gaur egun Helsinkiko NIFCA-ren egoiliarra da.

Iñaki Garmendiaren lana (Ordizia, 1972) gorabeheratsuaren eta halako hauskortasun sentsazio baten arteko orekan mantentzen da. Amaitzeke eta prozesuan den gauza baten itxura ematen du. Beti gazteen gauzen errepresentazio batzuekiko interes nabarmena ageri da. Musika, erritoak, politikak eta talde portaerak. Duela gutxiko obra du Rock Radical Vasco, 80ko urteetako musika-energiaren inguruko bideo-instalazio bat berau. 2002ko ekainean lehen aldiz D.A.E.k aurkeztuko duen Goierri Konpeti dokumentalean lanean ari da Asier Mendizabalekin.

Valerie Smyth Belfasten bizi den artista gazte bat da, bere arte-praktika bideo formatuaren erabileran oinarritzen duena. Hemen erakusten duen lanak Belfasteko hirigunearekiko kontaktua bilatzen du, freskotasun neutralizatuko irudi bat aurkeztearren Leftfield-en Africa Banbaata-ren erritmopean. Larunbat gauean, beste edozein europar hiritan aisi eta gazte kulturan erabiltzen diren kode berberak daude indarrean Belfasteko hirigunean.

Hilaren 13ko hitzaldiko hizlaria: Karen Downey (Dublin, 1973), Belfast Exposed argazki-artxiboaren arduraduna.