| |
|
Wild is the wind
Susan Philipsz
Haizearen Orrazia, 2002ko uztailaren 11tik 14ra
Susan Philipsz artistaren ahots hautsi eta hauskorra da David Bowieren
Wild is the wind (Haizea basatia da) kantu ezaguna "a capella"
kantatzen ari dena, Haizearen Orraziko instalazio soinudun batean.
Entzute gozo eta presentzia fisiko sinpleko instalazio musikal honek,
Txillida eta Peña Gantxegiren Haizearen Orrazia enblematikoan,
barne-biltze eta barne-hausnarketarako sentsazio bat eskaintzen du.
Susan Philipsz zeharo interesatuta dago itsasora begirako tronpeta-bozgorailuek
sortutako irudian. Ezen hondartzetan ere erabiltzen diren tronpeta-bozgorailu
horiek oroitzapen nautikoak dituzte, eta halako nostalgia puntu bat eskaintzen
halaber.
Soinuaren bolumen kalkulatuaren helburua melodia arreta handiagoz entzuteko
ikuslea hurbil dadin lortzea da, eta ezagutu ahal izan dezan, edo ez,
narrazioa abiaraziz.
Hondoko soinu-banda gisakoa ere bada, Haizearen Orrazira hurbiltzen den
jendearentzat.
Susan Philipszek gogoeta egiten du, soinuren bidez (haizea, itsasoa eta
melodia nahasirik daudela) ikusleak bere buruaren kontzientzia hartzen
duen uneari buruz.
Artista eskoziar honen lan osoaren oinarrian bere ahotsa dago, hainbat
kantu interpretatuz nahastua, eta bere baldintza, historia eta memoria
inplizituak dituen espazio publiko baten aukeraketa. Esate baterako, Internazionalaren
melodia dugu, artistak "a capella"ko bertsio bat eskaintzen
duelarik bozgorailu batzuen bidez, Esloveniako Ljubljana hiriko lurpeko
pasagune batetik hurbil, Manifesta 3-ren barruan.
Beste batean, arte publikoko proiektu batean, Belfasten, ontzi txiki batek
ibaiertz bien arteko bidea egiten zuen, Richard Fleitcher-en Bikingoak
film ospetsutik ateratako auhen soinu bat emitituz; antzeko melodia zen
The International Language-n, 2001ean, bikingoen adarrak eskaintzen zuena.
Susan Philipsz Glasgowekoa da, azken 7 urteak Belfasten eman ditu, eta
gaur egun Berlinen bizi da. Grassy Knoll Productions-en fundatzailea da,
eta New Yorkeko PS1-ean eta Berlingo Kunst-Werken egonaldiak egin ditu.
Bere azken erakusketak honakoak dira:
Begane Grond, Utrecht (2002), Temple Bar Gallery, Dublin (2002), Museé
d'Art Contemporaine, Lyon (2002), Ellen de Bruijne Projects, Amsterdam
(2002), Gallery of Contemporary Art Bratislava (2001), The International
Language, Belfast (2001).
"Wild is the wind" Susan Philipsz abestua .
- Online entzuteko: wild is the wind (11
Megak)
(Real Player behar duzu hau entzuteko. Deskargatu
nahi baduzu egin clic hemen Real
Player )
- Mp3 formatoan deskargatzeko: wild is the wind
(26 Megak)
pict1.jpg |
Bozgorailuak
Haizearen Orrazian |
71K |
pict2.jpg |
Chillida
eta Peña Ganchegiren Haizearen Orrazia |
36K |
pict3.jpg |
Chillida
eta Peña Ganchegiren Haizearen Orrazia |
23K |
pict4.jpg |
Susan Philipszen bozgorairuak |
29K |
pict5.jpg |
Bozgorailuak |
52K |
pict6.jpg |
Speakers. Haizea basatia da |
76K |
|
|