![]() |
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Klat - "Calcinatio" Sagues-Donostia, 2001eko urriak 20 Calcinatio Genevako KLAT artista-taldearen performance bat da; honetan, suitzar su (bûcher) tradizional bat egitea da kontua. Giroa sortzeko, hardcore esperimentaleko kontzertu edo soinu-banda bat, Mikel Etxegarai bateriaren eskutik (Gutariko Bat, Voodoo Muzak eta Kobak-en kide ohia), eta ordenagailuetan, berriz, Xabi Erkizia eta Xabi Iturria (Kobak, Berako ERTZ jaialdiaren antolatzaileak). Saguesko zelaigunean, Zurriolako hondartzaren amaieran, itsasoaren eta Ulia mendiaren artean, KLATek su bat prestatu du, berrehun bat enbor erabiliz. Oinarri hexagonalaz eta gorantz doan erdiko "tximinia" bat duela, bûcher suitzarra San Joanetan eta beste egun seinalatu batzuetan altxatzen dute. Folklore izugarria: su-meta onena aukeratzeko lehiaketak, irudimen eta sormen erakustaldiak, miss bûcher, etab. Enborrezko su-meta hauek 15 metro garai hartzera hel daitezke. Calcinatioren bidez, KLATek jendearen imajinarioarekin, suak eta beronen sinbolismoak eragindako liluramendu hipnotikoarekin bat egin nahi du. Honek, bateria hardcore baten soinu-bandarekin nahastuta, sustrai iluneko eta erakarmen handiko ikuskizun bat sortarazten du. ERTZ musika egokiena da horrelako egoera bat girotzeko. Azkenean, uneko esperientzia geratzen zaigu, egunaren eta gauaren, suaren eta itsasoaren artean kokatutako irudi eder baten antzera, haizeak garrak hedatzen dituela, soinuaz eta egunerokotasunean apartekoa den zerbaiten inguruko bilkuraz. KLAT kolektibo gazte bat da, eta bere kideak Saini, Andrea, Konstantin eta Massard dira. Bere lanean zehar erakusketak eta hainbat ekitaldi egiten dituzte, azpikulturako backgrounda erabiltzen dute, eta herri kulturari buruzko irudiak proiektatzen dituzte. Bere praktiken artean dira horma-irudiak, marrazkiak, fanzineteka bat, eta harpe baten barrualdea birsortzea; eta jendeak parte hartzen duen egoera dinamiko eta performanceak antolatzen dituzte, besteak beste. KLATek halako talde-kontzientzia bat erabiltzen du, eta demokratikoki eta etikoki lan egiten ahalegintzen da, jendearekiko truke erreal bat finkatzen saiatuz bide batez. Kobak urtero Nafarroako Bera herrian izaten den ERTZ musika esperimentalaren
jaialdiari lotutako kolektibo bat da.
"Music for calcinatio" Kobak taldearen inprobisazio
bat ekintza barruan.
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||