![]() |
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Jakob Kolding Egun Berlinen bizi den Jakob Kolding artista daniarrak (1971, Albertslund) aste honetan aurkeztuko du Donostian espazio publikoaren erabilerarekin harremana duten hiru ikerketa praktiko oinarri hartuta garatu duen poster proiektua. Jakob Kolding-en lanak eztabaida pertsonala, teoretikoa eta eszeptikoa nahasten ditu; ingurune hiritarrengan gizarteak duen kontrola, agintearekiko dugun obedientzia maila neurtzeko eginiko esperimentuak, botere-harremanak, jokabide antisozialak edo etxebizitza sozial blokeen eraginak. Konstruktibismo errusiarraren eta abanguardien collage eta muntaia teknikak baliatuta, hirigintza elementuei eta giza-plangintza eta teorian erabiltzen den lengoaiak berezkoak dituen klixeei, futbol irudiak, graffitienak, parkeenak, Dj-enak, eskultura publikoenak, eta eraikuntza modular eta familiabakarrekoenak gainezartzen dizkie. Orokorrean, aurrez ezarri gabeko ordenik gabe hirigintza plangintzei, gazteen estiloari, subkulturei, lurralde, demokrazia erradikala edo sozial-demokrazia europarrak eginiko promesaren bati erreferentzia egiten dieten elementu guztiak. Hiru ikerketa burutu ditu Donostian Jakob Kolding-ek: Jakob Kolding-ek bere lanean hiriaren egiturak berezkoa duen lengoaia irauli egiten du egunerokotasuna adibide moduan jarriaz, eta kultura herrikoiari etengabeko erreferentziak eginaz. Poster 1. Kovacevic.
30k
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||