Informazioa | Orain | Kontaktoa | Proiektoak | Textoak | Taldelana

 
[ Proiektoak ]
Jakob Kolding
Kanpoaldean zinema
Frontline Compilation
 
- FLC Aurkezpena
- Phil Collins
- Susan Philpsz
- Asier Perez Gonzalez
- Ainara Garcia
- Eoghan McTigue
- Asier Mendizabal /
Inaki Garmendia
- Bideoen aurkezpena
- Belfast Exposed
- Linen Hall
- Cinilingus
Calcinatio
 
- Klat
Displaiaren Itzulera
 
- Tilo Schulz
Superkongresua
 

Orrazkerak, Haircuts, Friseur
Ainara Garcia

Marcial Muñoz ile-apaindegiko aurkezpena
2002ko uztailak 10


Ainara Garcia diseinugile eta artistak Orrazkerak, Haircuts, Friseur fanzinea aurkeztu du, azken hamarkada hauetan zehar euskal gazteriak erabili dituen orrazkeren bilduma bat eginez. Estilismoa eta gazteen azpikulturak: Euskal Rock Erradikalaren mugimendutik eta beronen nahaste eta mestizaietatik abiaturik (punk, reggae, skin, borroka, etab.) estilo hauen bilakaera estetizistaraino helduz une honetako revival-fashion-punkean.

Ainara Garcia punkaren loraldira itzuli da laurogeiko lehen urteetako Euskal Rock Erradikalaren fenomenoaren bidetik. Izan ere, une horretan gazte iraultzaileen estetika bere estiloa bereganatuz joan zen, eta gaur egun arte bilakaera eta birmoldaketa etengabean segitu du.

Ile-apaindegi eta gaztetxeetarako orrazkerez osatu katalogo baten antzera sortua delarik, argitalpen honek egungo irudiak eta garai hartatik jasotako argazkiak nahasten ditu, beste fanzine batzuetatik hartu eta handitutako xehetasunekin batera.

Ainara Garciaren lana nortasunari lotutako moda, estilo eta azpikulturen inguruan aritzen da, behin eta berriz jauzi eginez modaren esparrutik artearenera eta alderantziz.

Bere lanik ezagunena elastiko, gona eta gerrikoen diseinua da, euskal probintzietako herrien izenak serigrafi tintaz estanpatzen dizkiena.

Gaur egun, euskal folklorean oinarritutako ikonografia birziklatuz ari da lanean.

Fanzine hau aurkezteko Donostiako Marcial Muñoz ile-apaindegia aukeratu zen, eta honek fanzineko irudiek iradokitzen ziotena baliatuz orrazkera bat asmatu zuen.

 

pict1.jpg Hairstyle 21K
pict2.jpg Fanzineren orrazkera bat 13K
pict3.jpg Ileapandegian * 17K
pict4.jpg Ileapandegian * 17K
pict5.jpg Ileapandegian * 17K
* Argazkiak Pernan Goñi