Informazioa | Orain | Kontaktua | Proiektoak | Textoak | Taldelana
 
[ Informazioa ]
 
 

D.A.E. (Donostiako Arte Ekinbideak) elkarte kultural bat da eta arte garaikidearekin zerikusia duten ekintzetan lan egiten du Donostiako hirian. Momenttu honetan Leire Vergara eta Peio Aguirre zuzendari moduan ari dira.


Proiektu eta erakusketak:
1999. Itziar Okariz, Iñaki Garmendia, COOP & Nina Sidow (Berlín), José Alvaro Perdices (Los Angeles).
2000. Asier Mendizabal, (Gorka Eizagirrek antolatuak)
2001. Superkongresua - Meeting de artistas. (Ibon Aranberri eta Asier Pérez Gonzálezekin batera antolatua eta hogeitamar artisten parteaidetzarekin.), Tilo Schulz (Leipzig), KLAT (Ginebra), (Peio Aguirrek antolatua)
2002 Front Line Compilation. Ipar Irlandaren eta Euskal Herriaren arteko arte-topaketa. Phil Collins, Asier Pérez González, Ainara Garcia, Susan Philipsz, Eoghan McTigue, Belfast Exposed, Linen Hall Library .

 

EDITORIALA

"No panic, just adventure"

Donostiako Arte Ekinbideak arte-egitura bat da, 1999ko urtearen hasieran abian jarri zena Donostiako arte eta kultur instituzioen lankidetza bide baten emaitza gisa.

2000ko urtean kultur elkarte gisa eratu zen, eta bere planteamendua aldatu, arte-jarduerak aurrera eramateko curator-talde bihurtuz.

Hasieratik beretik, Arteleku Arte Zentroarekiko harreman espezifikoa finkatu zuen produkzio-elkarlanerako mekanismo berrien bidez, eta Donostia Kulturarekin ere dialogo aktiboa mantentzen du, halaber.

D.A.E.k arteak-jarduera-gisa duen dinamikatik abiatuta funtzionatzen du, espazio publikoko interbentzioa ulertzeko modu berriak eragiten dituzten jarduera-moduak sortaraziz. Gure jarduerak artistei eskatutako proiektuak zein beste jarduera paralelo batzuk biltzen ditu, hala nola aurkezpenak, argitalpenak, ikus-entzunezkoen zikloak eta beste hainbat.

D.A.E. ez dago erakusketa-espazio zehatz batera baldintzatuta, zeren eta hiriko birus baten antzera baitihardu, fisiko, soziala eta mentala izan daitekeen espazioaren kontzeptua jorratuz. Eta espazioaren kontzepzio honetatik zaindu nahi ditugu, halaber, proposamen bakoitzaren berezko denbora-alderdiak, hala behar izanez gero halako desjarraitasun bat garatuz lan-prozesuan bertan. Honek bere baitan dakar abiadura desberdinetan lan egiteko aukera, eta honela artea-jarduera-gisa ulertzeko ideia bultzatu eta espazio eta subjektibotasun nozioekin negoziatu ahal izaten da.

Ikuspegi honetatik, behar-beharrezkoa ikusten dugu produkzioari, antolamenduari, aisialdiari, bitartekaritzari, biltzeari eta ekintzari buruzko hausnarketa zertzea; izan ere, azken batean alderdi horiexek dira talde-lana itxuratzen dutenak.

Proiektuak sortzen diren testuinguru sozio-politikoari ere garrantzi espezifikoa aitortzen diogu, horrexetan bilduta baitago, era berean, arte-praktika bera ere. Curator-etika baten arintasun eta dinamismotik abiatuta, gonbidatutako artistekiko gure harremanak eraikitzen ditugu, eta horrenbestez D.A.E.ren jarduera 3D-ko abentura baten antzera garatzen da, testuinguru lokalari eta energia pertsonalei dagokien tokia aitortzen dien baten antzera alegia.

Peio Aguirre & Leire Vergara