![]() |
|
|||
| Displaiaren Itzulera (Antonia Lock remix)
"El Retorno del Display - El Significado de la Exposición en el 2030" delakoaren sortze eta produzitze prozesuan zehar azken hilabeteotan izandako solasaldi osatu gabe zenbaiten emaitza gisa, nahiago izan dugu proiektuaren bizitza luzeagotu, Antonia Lock-en eskutiko remix baten bidez. Press-release Gonbidatuak honakoak izan dira: Charles Esche, Carles Guerra, Rebecca
Gordon Nesbitt eta Lisette Smits. Posterrak eskatzeko e-mail bat bidal daiteke info@daeweb.org helbidera, eskatzailearen helbidea adieraziz bertan. Gonbidapeneko e-maila. Apirilak 4. Background Tiloren e-maila, otsailaren 23koa: Nik uste dut gaiak ez lukeela hain itxita egon behar, hemendik hogeita hamar urtera erakustea izango denaren inguruan. Nire ustez, azken hamar urteotako garapenak artea hain autoerreferentziala ez den zona bat sortarazi du. Arte-mota batek estrategia bat garatu du, eta estrategia hori onddo edo birus baten antzera deskriba daiteke, beste esparru eta eduki batzuekin loturik baitihardu. (...) Izan ere, hainbat kontu atera liteke argitara: Zer gertatzen da artearen sistemaren baitan erakustea bezalako praktika batekin, erakusteko modu garrantzitsuagoak baldin badaude, esate baterako moda edo Anai Nagusia (egiazkoa zein telebistakoa)? Zer gertatzen da artistaren figurarekin mugarik ez badago posizio terminoetan (produktore, curator, aholkulari)? Nire ustez, interesgarria izango litzateke kontu hauek guztiak artearen esparrutik ateratzea argitara, baina ez ezinbestez arteaz hizketan ari garela. Beharbada garapen horiek gizarteaz eta komunitateaz daukagun ideiari buruzko gai orokorrak direlako. Tilok Peiori galdera: Lehenbiziko aldiz topo egin genuenean, Douglas Couplandi buruz hitz egin genuen, eta zuk Girlfriend in a Coma aipatu zenuen. Dibertigarria da pentsatzea hasiera goiztiar horrek bultzatu gaituela prospekzioarekin, eszenatoki, display 1 eta etorkizun ideiarekiko interes batekin funtzionatzen duen proiektu batera. Couplandi buruzko artikulu bat ere irakurri duzu... Gehixeago deskriba al dezakezu haren idazlan eta historiekiko duzun interes hori? Erantzuna: Gogoan dut agian proiektuari heltzeko modurik onena gure joera pribatuen eta pertsonaletan zentratzea zela esan zenidan egun bat. Esate baterako musikan edo literaturan, ez ordea artean. Bai, aspaldidanik dut Couplandekiko interes hori. Bere literatura pop horrek, etorkizunarekiko halako estutasun batez nahasturik, giza ukitu handiko sentimendu bat eskaintzen dit, pertsonen arteko harremanen eta teknologiaren konplexutasunaren aurrean. Girlfriend in a Coma-n gustukoa dut eleberri erromantikotik metafora apokaliptiko baterantz biratzen den historia. Duela gutxi itzuli dute gaztelaniara, La Segunda Oportunidad izenburuaz, eta horrenbestez liburua gaurkotasun handikoa da orain. Artea eta literatura etorkizunarekiko negoziaketan. Hauxe da El Retorno del Display-ren esangura niretzat. Hasieratik beretik dena irekita zegoen, eta horregatik zure ideietan eta nik neuk etorkizunarekiko eta eszenatoki-idazketarekiko dudan interesean bildu nintzen. Peiok Tilori galdera: Zure laneko display kontzeptua interesatzen zait, bere esangura espezifikoa. Aurrez zehazturiko espazio neutro batean objektu sorta bat instalatzetik urrunago doan metodo edo sistema gisa display-dispositiboak dituen aukerak dira zure lanaren alderdi original bat. Originalik gabeko arte hau espazioaren diseinu diskurtsibo estetiko zein kontzeptual batetik hurbilago dago, eta ez oso urrun informazio-diseinutik edo ikusizko kulturaren eta publizitatearen beste esparru batzuetatik. Zure proiektu guztiek dute display ideia hori barnean, eta baita Star Wars-en saga gogorazten duen tituluko El Retorno-k ere. Erantzuna: Nire display ideiek maila desberdinetan funtzionatzen dute. Batzuetan bere zentzu fisikoan, esate baterako Sunrise over the yellow stripes 2 izenekoan Münster-en, honetan ekitaldien ondoan bazelako egia-dispositibo bat. Pareta urdin bat, informazio/testua mahai batean eta Kunstvereingo ekitaldi-sortaren logoak. Beste erabilera bat da, esaterako, Body of work: the ideal exhibition 3 edo Reopening of Sture Johannesson 4 ereduetakoa. Hemen gehiago da garatu ohi dudan eredu mota bat, displayaren estrategia ikusizko aukera gisa erabiltzen duena. Beste lan batzuetan plataforma ideia garatzen dut, adibidez e.w.e. 5-en, honetan egitura bat garatu eta artistak gonbidatzen baititut bertan aritzera. (...) Gaur egun nire interesa bereganatzen duena, eta Donostiarako lanean eta deskribatu ditudan lanetan garrantzitsuagoa dena, diskurtsoa ikusle-formatzat definitzea da. (...) Hiriko espazioaren apaindura arte publikotzat hartzearen aurka nago. Eta modurik onena, eta oraindik ere bada sarritan, diskurtso publikoa zen. Hau diskurtsoaren ezaugarri behinenetako bat da. Gizartea edo komunitatea, orduan, display bihurtzen da, nahi baduzu. Eta interesgarriena da Charles, Lisette, Rebecca eta Carles-ek idatzi dituzten testuak irakurtzen badituzu, ikusiko duzula horiek guztiek hitz egiten dutela publiko bat aktibatzeaz eta jendea aktibatzeaz, bereziki gizartearen eta honen komunikazio forma berrien inguruan. Eta hau da dibertitzen nauena horretan pentsatzen jartzen naizenean. OHARRAK ETA AIPAMENAK 1. Display aipatzen dugunean objektu sorta bat, edota ikusizko zein informazio elementu sorta bat sakabanatzeko estrategia eta dispositiboez ari gara. 2. Sunrise over the yellow stripes Tilo Schulzek Münster-eko Westfälischer Kunstverein-en Inside Out erakusketaren barruan antolatutako ekitaldiak dira. Gaien backgrounda gizarte maskulino eta femenino gisa deskriba daiteke: Homosexualitatea eta espazio publikoa, Emakumea eta futbola, Gazte-banden mitoa, Cowboy Serenade -Cowboy amerikarraren fikzioa eta errealitatea kantu eta testuetan. 3. "Body of work: the ideal exhibition-ek hainbat kategoria mediatiko erabiltzen ditu arte-praktikaren ezaugarriei buruzko irizpide orokorrago bat deduzitzeko. Espresio-modu ohikoez gain, horrelakoak baitira pintura, eskultura eta argazkia, komunikazio garaikidearen media espezifikoak (posterrak, liburuak, gonbidapen-txartelak, etab.) aztertu egiten dira". Jan Winkelmann German Open-en, Museum Wolfsburg, 1999. 4. Reopening of Sture Johannesson Stockholmeko Y1-eko (hau arte/diseinu/film espazio bat da) erakusketa bat da. Zeru-urdin koloreko horma-irudi baten gainean, 60ko urteetako Sture Johannesson kartelgile psikodeliko suediarraren posterrak berrinstalatu ziren. 5. "Zein da Schulzen donut-zuloa? Har ezazue, esate baterako, Exhibition Without Exhibition, 1997 eta 1999ko proiektua. E.W.E.rako Schulzek sei artista gonbidatu zituen (Olaf Nicolai, Nathan Coley, Plamen Dejanov & Swetlana Heger, Jens Haaning eta Sandra Hastenteufel) proiektu desberdinak aurkez zitzaten. Proiektu hauek, gero, katalogo txiki itxuran joango ziren, eta hitzaldi, informazio-poster, gonbidapen-txartel, publizitate eta abarrez osatuko. Hau da, izenburuak dioen moduan, erakusketa baten elementu periferiko klasiko guzti-guztiak agertzen diren erakusketa bat da, baina elementu nagusia falta zaio, erakutsitako objektua alegia". Miren Jaio, Mugalari, 2001-9-25ean (itzulia). Peio Agirre Donostiako Arte Ekinbideak-en curatorra da. Donostian bizi
da. Artelekuren Zehar aldizkarian argitaratua. Donostia, 2002ko negua. |