![]() |
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Video-Screening EGITARAUA. Apirilak 12/13. Kutxa Aretoa. Arrasate kalea. Donostia 1. "Citygas", 2000, Seamus Harahan * Belfasteko Catalysts Arts-ekiko lankidetzan antolatutako egitaraua
Jon Mikel Eubaren lana (Zornotza, 1967) identitate pertsonal eta kolektiboaren
ingurukoa da. Bere obretan talde egoerak jasotzen ditu, mugimendua eragiten
duen jardueraren baten inguruko anbiguotasun handiko irudiak. Inazio Escuderoren lana (Bilbo, 1972) hainbat narrazio elementuren erabilera anarkikoan oinarritzen da. Umore eta trufa puntu bat badutela, eta auto-sabotajerako halako joera bat ere bai, bere bideoak benetako boutadetzat jo ditzakegu. Nanni Moretti-ren Caro Diario-ri eskaini omenalditik, auto-erotismora eta egoera ausart eta zentzugabeetarako halako joera batera hel daiteke. Escuderoren bideo produkzioak kontrapuntua jartzen dio "Ipar Irlandako eta Euskal Herriko artisten bideo-sorta batean" espero genezakeenari. Gaur, Hemen, Orain erakusketan parte hartu du, Bilbon, eta Bordeleko Le Triangle-n erakusketa bat prestatzen ari da. Miriam de Burca (Munich, 1972) oroimen pertsonal eta autobiografikoa
aztertzeko baliabidetzat bideoa erabiltzen duen artista irlandar bat da.
Gai nagusia ikusizko pertzepzioa da, eta ikusten dugunari zentzua emateko
jorratzen dugun modua. Screening honetako bi aleak esanaren adibidea dira,
bideoa erabiltzen baitu gure interpretazioetan objektiboaren eta subjektiboaren
arteko distantzia analizatzeko baliabidetzat. Daniel Jewesbury (Londres, 1972) Belfasten bizi da, eta bertan egiten
du lan.Gainera, Arte Ederretako irakaslea da Ulsterreko Unibertsitatean.
Artista eta idazlea izaki, bere lanak saiakera maila bereganatzen du,
har dezakeen forma dena delarik. Jewesburyren obrak nagusiki identitate
diskurtsoa eta post-kolonialista jorratzen ditu. Seamus Harahan (Londres, 1968) Belfasten finkatu zen 1996an, eta bertan bizi da oraindik ere. Bideoz egiten du lan, eta bere obraren gune nagusia egunerokotasuna da. Edizio estilo zuzena erabiliz, irudi eta musika tartetan oinarritzen baita, Harahanek Belfasteko gizarte espazioa arakatzen du, marjinaltasun eta miseria egoeren bila. Duela gutxiko erakusketak ditu Perspective (Ormeau Bath Gallery, Belfast) eta Pandemonium (Lux Centre, Londres). Gaur egun Helsinkiko NIFCA-ren egoiliarra da. Iñaki Garmendiaren lana (Ordizia, 1972) gorabeheratsuaren eta halako hauskortasun sentsazio baten arteko orekan mantentzen da. Amaitzeke eta prozesuan den gauza baten itxura ematen du. Beti gazteen gauzen errepresentazio batzuekiko interes nabarmena ageri da. Musika, erritoak, politikak eta talde portaerak. Duela gutxiko obra du Rock Radical Vasco, 80ko urteetako musika-energiaren inguruko bideo-instalazio bat berau. 2002ko ekainean lehen aldiz D.A.E.k aurkeztuko duen Goierri Konpeti dokumentalean lanean ari da Asier Mendizabalekin. Valerie Smyth Belfasten bizi den artista gazte bat da, bere arte-praktika bideo formatuaren erabileran oinarritzen duena. Hemen erakusten duen lanak Belfasteko hirigunearekiko kontaktua bilatzen du, freskotasun neutralizatuko irudi bat aurkeztearren Leftfield-en Africa Banbaata-ren erritmopean. Larunbat gauean, beste edozein europar hiritan aisi eta gazte kulturan erabiltzen diren kode berberak daude indarrean Belfasteko hirigunean. Hilaren 13ko hitzaldiko hizlaria: Karen Downey (Dublin, 1973), Belfast
Exposed argazki-artxiboaren arduraduna. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||