Informazioa | Orain | Kontaktoa | Proiektoak | Textuak
 
[ Proiektoak ]
Film ideal siempre
Lise Harlev
Jakob Kolding
Kanpoaldean zinema
Frontline Compilation
 
- FLC Aurkezpena
- Phil Collins
- Susan Philpsz
- Asier Perez Gonzalez
- Ainara Garcia
- Eoghan McTigue
- Asier Mendizabal / Inaki Garmendia
- Bideoen aurkezpena
- Belfast Exposed
- Linen Hall
- Cinilingus
Calcinatio
 
- Klat
Displaiaren Itzulera
 
- Tilo Schulz
Superkongresua
 

Tilo Schulz - "Displaiaren Itzulera. Erakusketaren esanahia 2030ean"

2001eko uztail-abuztua

"El retorno del display" mandatuz eginiko proiektu bat da, denboraltasun hedatu baten mendekoa, eta interes komunen bilaketatik abiatzen dena.
Bitartekaritza progresiboko egoera batetik abiatuta, lau komisario, artista edo arte-kritikari gonbidatu ditu Tilo Schulzek, 2030erako erakusketa baterako kontzeptua idatz dezaten, galdera orokor hau egin dielarik: 2030erako erakusketa bat sortu ahal izango zenuke?

Gonbidatuak honakoak dira: Charles Esche, Carles Guerra, Rebecca Gordon Nesbitt eta Lisette Smits*.
Proposamenak eta testuak posterretan argitaratzen dira, eta hauek Donostia hiriko hainbat espaziotan banatzen, hala nola kalean eta moda, disko- eta liburu-dendetan, kultur erakundeetan... jendeak libreki eskuratu ahal izan ditzan. Aldi berean, proiektuko ideien garapena http://www.daeweb.org web-orrian islatzen da, eta mediekiko (prentsa eta irrati lokalekiko eta hedabide espezializatuagoekiko) komunikazio estua finkatu da, halaber, preview, laburpen, elkarrizketa eta artikuluen bidez, besteak beste.

Tilo Schulzi erakusketa interesatzen zaio gizarte konbentzio gisa, eta gure gizartearen berezko fenomeno gisa, eta bere buruari galdetzen dio ea etorkizunean erakusketak arteari lotuta egongo ote diren, edo aitzitik, kolapso bat gertatuko ote den gizartean, gaur egun ezagutzen dugun "erakusketa" ideiaren galeraz.

Tilo Schulzen laneko prozedurei jarraiki, premisa honek modelotzat funtzionatzen du, eta ideia multzo bat transmititzeko eta horiei buruzko hausnarketa zertzeko balio du. Atera diren lau testuak gehiago dira espekulazio, etorkizuneko eszenatoki, saiakera labur, zientzia-fikziozko eta literaturako testu eta beste zenbait gauza, etorkizunera begirako erakusketa baten kontzepzioari buruzkoak baino. Honela, Tilo Schulzen laguntzaileen lau proposamenak eta proiektu orokorra bera, tarteko egoera batean mantentzen dira literatura, arte eta diseinu, errealitate eta fikzio, ikusgarritasun eta ikusezintasun, gaur eta bihar, orain eta orduan, utopia eta post-utopiaren artean...
Eszenatoki hauek poster bidez baliatzen dira, diseinu grafiko berezi batez, eta halako meta-diseinu baten berezko geruza eta forma erreferentziez.

Arte, diseinu eta teoriari buruzko ikerkuntza, ikusizko kulturaren testuinguru zabalaren baitan, ez da batere gauza sinplea. Tilo Schulzek ikusizko kulturaren diziplina berriaren esparru zabal honetan dihardu, komunikazio estrategiak aplikatuz, informazioa modu etiko eta estetikoan diseinatuz, ideiak jende multzo askotariko baten zerbitzura jarriz.
Tilo Schulzen lanaren elementu komuna bitartekaritzaren eta komunikazioaren inplikazioa da. Sarritan beste artista batzuen lanak eta ideiak dira bere hausnarketaren gaia, eta baita artearen sistemak berak erabiltzen dituen egituren kuestionamendu bat ere. Schulzen jardueran, Luxemburgeko "Manifesta 2" espazio publikoan zertu interbentzioetatik proiektu komisariatuetara hel gaitezke, horrelakoak baitira "Exhibition Without Exhibition" (media project), "Local Motion", Galerie für Zeitgenössische Kunst (Leipzig) eta "The real and the fake" (Moderna Museet, Stockholm), eta baita galerietako erakusketetaraino ere, besteak beste "Dangerous Liaisons" (Kunstverein Langenhagen) edo "How to make a group show without inviting anybody" (Dogenhaus galeria, Leipzig) izenekoetan.


* Lisette Smits-ek CASCO zuzentzen du Utrecht-en; hau egitura bat da, artearen eta beronen inguru fisiko, sozial eta politikoaren arteko harremana zalantzan jartzen duten arte-proiektuetan ari dena.
Rebecca Gordon Nesbitt idazlea eta arte komisarioa da. Glasgowen bizi eta lan egiten du.
Carles Guerra Bartzelonako artista, kritikaria eta komisario independentea da.
Charles Esche idazle eta komisarioa da. Afterall aldizkariaren editorea. Gaur egun Malmöko Rooseum erakundearen zuzendaria da.



Lisette Smits

textua / irudi1 / irudi2

 

Rebecca Gordon Nesbitt

textua / irudi1 / irudi2

 

Carles Guerra

textua / irudi1 / irudi2

 

Charles Esche

textua / irudi1 / irudi2