Informazioa | Orain | Kontaktoa | Proiektoak | Textuak
 
[ Proiektoak ]
Film ideal siempre
Lise Harlev
Jakob Kolding
Kanpoaldean zinema
Frontline Compilation
 
- FLC Aurkezpena
- Phil Collins
- Susan Philpsz
- Asier Perez Gonzalez
- Ainara Garcia
- Eoghan McTigue
- Asier Mendizabal / Inaki Garmendia
- Bideoen aurkezpena
- Belfast Exposed
- Linen Hall
- Cinilingus
Calcinatio
 
- Klat
Displaiaren Itzulera
 
- Tilo Schulz
Superkongresua
 

Wild is the wind
Susan Philipsz


Haizearen Orrazia, 2002ko uztailaren 11tik 14ra


Susan Philipsz artistaren ahots hautsi eta hauskorra da David Bowieren Wild is the wind (Haizea basatia da) kantu ezaguna "a capella" kantatzen ari dena, Haizearen Orraziko instalazio soinudun batean.
Entzute gozo eta presentzia fisiko sinpleko instalazio musikal honek, Txillida eta Peña Gantxegiren Haizearen Orrazia enblematikoan, barne-biltze eta barne-hausnarketarako sentsazio bat eskaintzen du.
Susan Philipsz zeharo interesatuta dago itsasora begirako tronpeta-bozgorailuek sortutako irudian. Ezen hondartzetan ere erabiltzen diren tronpeta-bozgorailu horiek oroitzapen nautikoak dituzte, eta halako nostalgia puntu bat eskaintzen halaber.
Soinuaren bolumen kalkulatuaren helburua melodia arreta handiagoz entzuteko ikuslea hurbil dadin lortzea da, eta ezagutu ahal izan dezan, edo ez, narrazioa abiaraziz.
Hondoko soinu-banda gisakoa ere bada, Haizearen Orrazira hurbiltzen den jendearentzat.
Susan Philipszek gogoeta egiten du, soinuren bidez (haizea, itsasoa eta melodia nahasirik daudela) ikusleak bere buruaren kontzientzia hartzen duen uneari buruz.

Artista eskoziar honen lan osoaren oinarrian bere ahotsa dago, hainbat kantu interpretatuz nahastua, eta bere baldintza, historia eta memoria inplizituak dituen espazio publiko baten aukeraketa. Esate baterako, Internazionalaren melodia dugu, artistak "a capella"ko bertsio bat eskaintzen duelarik bozgorailu batzuen bidez, Esloveniako Ljubljana hiriko lurpeko pasagune batetik hurbil, Manifesta 3-ren barruan.
Beste batean, arte publikoko proiektu batean, Belfasten, ontzi txiki batek ibaiertz bien arteko bidea egiten zuen, Richard Fleitcher-en Bikingoak film ospetsutik ateratako auhen soinu bat emitituz; antzeko melodia zen The International Language-n, 2001ean, bikingoen adarrak eskaintzen zuena.

Susan Philipsz Glasgowekoa da, azken 7 urteak Belfasten eman ditu, eta gaur egun Berlinen bizi da. Grassy Knoll Productions-en fundatzailea da, eta New Yorkeko PS1-ean eta Berlingo Kunst-Werken egonaldiak egin ditu.

Bere azken erakusketak honakoak dira:
Begane Grond, Utrecht (2002), Temple Bar Gallery, Dublin (2002), Museé d'Art Contemporaine, Lyon (2002), Ellen de Bruijne Projects, Amsterdam (2002), Gallery of Contemporary Art Bratislava (2001), The International Language, Belfast (2001).

 

"Wild is the wind" Susan Philipsz abestua .
- Online entzuteko: wild is the wind (11 Megak)
(Real Player behar duzu hau entzuteko. Deskargatu nahi baduzu egin clic hemen Real Player )
- Mp3 formatoan deskargatzeko: wild is the wind (26 Megak)

 

pict1.jpg Bozgorailuak Haizearen Orrazian 71K
pict2.jpg Chillida eta Peña Ganchegiren Haizearen Orrazia 36K
pict3.jpg Chillida eta Peña Ganchegiren Haizearen Orrazia 23K
pict4.jpg Susan Philipszen bozgorairuak 29K
pict5.jpg Bozgorailuak 52K
pict6.jpg Speakers. Haizea basatia da 76K