Informazioa | Orain | Kontaktoa | Proiektoak | Textuak
 
[ Proiektoak ]
Film ideal siempre
Lise Harlev
Jakob Kolding
Kanpoaldean zinema
Frontline Compilation
 
- FLC Aurkezpena
- Phil Collins
- Susan Philpsz
- Asier Perez Gonzalez
- Ainara Garcia
- Eoghan McTigue
- Asier Mendizabal / Inaki Garmendia
- Bideoen aurkezpena
- Belfast Exposed
- Linen Hall
- Cinilingus
Calcinatio
 
- Klat
Displaiaren Itzulera
 
- Tilo Schulz
Superkongresua
 

REAL SOCIETY
Phil Collins

Maria Cristina Hotela, 2002ko uztailak 12

Real Society Phil Collinsen ekarpena da, D.A.E.k Front Line Compilation programan parte hartzeko egin gonbidapenari eskainia.

Phil Collinsek, Donostiarako lehenbiziko bisitatik, hiriko biztanleak ezagutzea erraz diezaion mekanismo bat sortzea proposatu du. Hiriko futbol taldearen, Real Sociedad-en, izena harturik inspirazio iturri, erabaki zuen hiriko hotel ospetsuenean, Maria Cristinan alegia, topaketa bat antolatzea donostiarrekin. Horrela sortu zen argazki-saio bat antolatzeko ideia, saio irekia inondik ere hiriko eszenatokirik bikainenetako batean Philekin biluztasun keinu intimoak partekatu nahi dituzten guztientzat.

Real Societyren ideia Collinsen beste argazki-serie bati loturik sortu zen, hura baitzen Beautiful Boys, zeinean Belfasteko neska eta mutil batzuk ageri diren, arropak eranzten. Artistak irudi hauekiko duen interesa modelo hauen keinuen baldarkerian datza, hain zuzen ere, halako zaurgarritasun efektu bat sortarazten baitute. Eta segurtasun gabezia honetan dago serie honen klabe edo giltza, berau baita "Belfasteko neska-mutilen" irudi berri bat sortzea, mediek behin eta berriz gogorazten diguten bortizkeriatik zeharo apartekoa.

Real Societyk parametro desberdinak erabiltzen ditu, hala nola sexualitatea, pribatua publikoan, lokala, aitortza, glamourra eta ospea.

Azken aldi honetan, Collinsek deialdi publikoa erabili du, casting edo screen-testen bidez, esate baterako Bagdadeko unibertsitateko 100 ikasleri bideo-kamera batean aurrean elkarrizketa bat egitea eskatu dienean. Collinsen argazki eta bideoek gatazka-testuinguruetan bizi direnen eguneroko esperientzia pertsonalak biltzen dituzte, besteak beste Belgrad, Belfast, Kosovoko muga, Tirana eta beste toki batzuetan bizi direnenak.

pict1.jpg Real Society - Belfast 15K
pict2.jpg Real Society - Belfast 23K
pict3.jpg Real Society, Anuntzioa 29K
pict4.jpg Apuntes Real Society - Martxoak 2002 17K
pict5.jpg Apuntes Real Society - Martxoak 2002 9K