Informazioa | Orain | Kontaktoa | Proiektoak | Textuak

 
[ Proiektoak ]
Film ideal siempre
Lise Harlev
Jakob Kolding
Kanpoaldean zinema
Frontline Compilation
 
- FLC Aurkezpena
- Phil Collins
- Susan Philpsz
- Asier Perez Gonzalez
- Ainara Garcia
- Eoghan McTigue
- Asier Mendizabal / Inaki Garmendia
- Bideoen aurkezpena
- Belfast Exposed
- Linen Hall
- Cinilingus
Calcinatio
 
- Klat
Displaiaren Itzulera
 
- Tilo Schulz
Superkongresua
 

Film ideal siempre

Film ideal siempre
'Film ideal siempre' atal berezia

Ekainak 11-tik Irailak 30-ra D.A.E.k Donostian izaten ari den Manifesta 5 (Europako Arte Garaikideko Bienala) parte egiten du Film ideal siempre deituriko proiektoarekin. Talde lan moduan antolatutako proiektu bat da Peio Agirrek eta Leire Bergarak hasitakoa Gorka Eizagirre eta Xabier Salaberria artisten laguntzarekin eta Nestor Basterretxearen ekarpen oparoarekin.

Proiektu hau iraganaren errekonstruzio ez-lineal eta orainalditik iragan horren perzepzioan datza.


1963an, Juan Huarte enpresagizon, mezenas, bildumazale eta egoitza Madrilen duen X Films zinema ekoizpen etxearen fundatzaileak Nestor Basterretxea eta Jorge Oteiza euskal artistei proposatu zien bere jabegoko industria desberdinak islatuko zituen film laburra egitea. Mandatu berezi hark bazituen baldintzak; izan ere, bakoitzak bere aldetik gidoi bukatu bat egin behar zuen elkarrekin inolako harremanik izan gabe.
Huartek Basterretxearen gidoia hobetsi ondoren, hark zuzendu zuen filma, posprodukzio fasean Operación H izenburua jarri ziotena (H hori abizenetik dator).
X Films ekoizpen etxeak harreman estua zuen Oteizarekin, garai hartan artista zenbait ideia baitzituen zinemara eramateko asmoarekin; proiektu haiek bide erdian geratu ziren, eta medioari egin zioten ekarpena teorikoa edo inspiratzailea izan zen batik bat.
Ekoizpen etxeak abangoardiako bestelako esperimentu zinematografiko batzuk ere ekoitzi zituen, hala nola Jose Antonio Sistiagaren edo Rafael Ruiz Balerdiren lehen filmak.

Operación H zinema industriaren formen arabera egin zen, eta historian barrena ia ez du inork aldarrikatu arte forma gisa. Filmak Huarte Taldearen sustapena egiteko barne dokumentu gisa funtzionatzen zuen, eta film laburren lehiaketaren batera ere bidali zuten. Paradoxikoa badirudi ere, mandatuaren izaera ez dagokio filmaren emaitza estetikoari, sormen eta adierazpen askatasun itzeleko lana baita. Zinema industriaren koordenatuei jarraitzen dien produktu kulturala den aldetik, ekarpen artistiko multzo batek -bai filmatze fasean bai posprodukzioan- aldi berean sortutako emaitzaren aurrean gaude.
Urte batzuk lehenago, 1957an, Oteizari lehen saria eman zioten Sao Pauloko IV. Bienalean. Bere kasarako, Operación H izena eman zion -gerra hizkera erabilita, lehorreratze bati buruz ariko balitz bezala- "operazio" hari: dena jokatu behar zuen bienalean une hartantxe, bere praktika eskultorikoa itxi eta bertan behera utzi behar zuenean, esperimentu amaiera gisa. Izendapen haren atzean biltzen zen isilpean garai hartako haren lanen multzo bat.

Historiaren joanaren pean ezarrita eta une hartako egoera organikoa zela eta, filmak 60ko hamarkadari euskal testuinguruan zegokion une kreatiboa erakusten du. Produkzio hura baldintzatzen zuten, alde batetik politika ofizialetatik at lan independentea egitea sustatzen zuen egoera sozialak, eta bestetik hainbat eta hainbat ekimen partekatutan garatutako energia kolektibo batek. Gaur egun dokumentu hori ikustea tradizio estetiko berezi baterantz daraman denbora-tunel batean sartzea bezala da, eta inkontziente kolektiboaren abiarazle moduan funtzionatzen du.
Nestor Basterretxeak duela gutxi berriro ikusi zuen filma, berrogei urte ikusi gabe eman ondoren. Denboraren joana dela eta, haren sorkuntza prozesuko zenbait xehetasun ahaztu ditu.