Informazioa | Orain | Kontaktoa | Proiektoak | Textuak
 
[ Proiektoak ]
Film ideal siempre
Lise Harlev
Jakob Kolding
Kanpoaldean zinema
Frontline Compilation
 
- FLC Aurkezpena
- Phil Collins
- Susan Philpsz
- Asier Perez Gonzalez
- Ainara Garcia
- Eoghan McTigue
- Asier Mendizabal / Inaki Garmendia
- Bideoen aurkezpena
- Belfast Exposed
- Linen Hall
- Cinilingus
Calcinatio
 
- Klat
Displaiaren Itzulera
 
- Tilo Schulz
Superkongresua
 

Hitz egin daitekenari buruz
Lise Harlev-en proiektu artistiko bat
(Martxoaren 30etik Maiatzaren 15era)

Nortasun indibidual eta kolektiboaren osakera baldintzatzen duten hizkuntza-eraiketak eta kultur desberdintasunak ditu ardatz Lise Harlev artistista danimarkarraren proiektu/enkargu honek. Donostiako Arte Ekinbideak-ek 2003. urtean gonbidatuta, artistak Donostian eginiko ikustaldi eta egonaldi banatan izan da mamitua proiektu hau.

Haren obran ohikoa denez, Lise Harlev-ek beraren esperientzia du abiapuntutzat testuinguru sozial zehatz batekin eta berezko tokiaren ezaugarriekin, hizkuntzekin, kultur tradizioekin, gizarte-giroarekin eta egoera politikoarekin, besteak beste.

"Hitz egin daitekeenari buruz" izenburu esplizituaren pean, kanpotar baten begitan arrotz gertatzen diren zeinuak interpretatu eta deskodetzeko zailtasunak eta ahozko hizkeraren garrantzia -komunikabide eta ulerbide nagusi den aldetik- azpimarratu nahi ditu Danimarkako artista honek. Hori dela eta, proiektuak elebitasuna eta gure gizartearen aniztasuna esploratzen ditu euskararen edo gaztelaniaren erabileraren bitartez, esaterako, esaldi baten esangura nola aldatzen den hizkuntza bat edo beste erabiliz gero, gauza bera esan nahi dugun arren. Hizkuntzaren kontingentzia eta hitzekin behin eta berriro traizionatzen garelako sentimendua eman nahi ditu aditzera Harlev-ek, antza.

Bestalde, Harlev-ek badaki muga batzuk ditugula eta tokiko errealitatearekin bat datorren buruzko mapa osatzerik ez daukagula; beraz, unibertsalak eta aldi berean partikularrak diren gaiak erretorikoki esploratzen dituzte bere galderek eta esakuneek.

Esaterako, badakigu bestelako jarrera hartzen dugula beste herrialde batera turista modura joaten garenean edota lan-kontuengatik edota beharturik joan beharra daukagunean. Edonola ere, "beste" kultura horrekiko pertzepzioa arrotza edo familiarra egingo zaigu, gure aurreiritzien edota gure estereotipoen arabera.

Lise Harlev, artista eta emakumea den aldetik, emakumezko baten irudi estereotipikoaren aurrean ikusleak egiten duen identifikaziotik abiatzen da: marrazki bihurtutako autoerretratu bat da, artistak berak egina. Prozesu honetan subjektuak eta objektuak elkarrekiko identifikazioa jasaten dute, eta horren ondorioz, une batez subjektua objektu bihurtzen da, eta alderantziz.

Diseinu grafikoa baliabide modura erabiltzea beste konstante bat da bere jarduera artistikoan, kultur erakundeek edo herritarrei zuzenduriko propaganda- eta kontzientziazio-kanpainek erabilitako diseinu korporatiboarekin duten antzagatik ezagutzeko modukoak diren patroiak eta estetikak birziklatzen dituelarik.

Egilearen profil laburra
Lise Harlev Odense-n (Danimarka, 1973) jaiotako artista da.
Gaur egun Berlinen bizi eta lan egiten du. Artegintza ikasi zuen Copenhague-ko Arte Ederretako Errege Akademia Daniarrean aurrenik eta Franfurkt-eko Stadeschule-n ondorenik, hantxe lizentziatu zelarik.
Beraren artelanak Europako arteleku eta galeria askotan egon dira erakusgai. "Manifesta 4" bi urtez behingo Europako arte-erakusketan hartu zuen parte Frankfurt-en, bi urtez behingo arte-erakusketa handietako errepresentazio nazionalari buruzko artelan batekin.

Poster 1. 18k
Poster 2. 19k