Informazioa | Orain | Kontaktoa | Proiektoak | Textuak
 
[ Proiektoak ]
Film ideal siempre
Lise Harlev
Jakob Kolding
Kanpoaldean zinema
Frontline Compilation
 
- FLC Aurkezpena
- Phil Collins
- Susan Philpsz
- Asier Perez Gonzalez
- Ainara Garcia
- Eoghan McTigue
- Asier Mendizabal / Inaki Garmendia
- Bideoen aurkezpena
- Belfast Exposed
- Linen Hall
- Cinilingus
Calcinatio
 
- Klat
Displaiaren Itzulera
 
- Tilo Schulz
Superkongresua
 

Jakob Kolding

Egun Berlinen bizi den Jakob Kolding artista daniarrak (1971, Albertslund) aste honetan aurkeztuko du Donostian espazio publikoaren erabilerarekin harremana duten hiru ikerketa praktiko oinarri hartuta garatu duen poster proiektua.

Jakob Kolding-en lanak eztabaida pertsonala, teoretikoa eta eszeptikoa nahasten ditu; ingurune hiritarrengan gizarteak duen kontrola, agintearekiko dugun obedientzia maila neurtzeko eginiko esperimentuak, botere-harremanak, jokabide antisozialak edo etxebizitza sozial blokeen eraginak. Konstruktibismo errusiarraren eta abanguardien collage eta muntaia teknikak baliatuta, hirigintza elementuei eta giza-plangintza eta teorian erabiltzen den lengoaiak berezkoak dituen klixeei, futbol irudiak, graffitienak, parkeenak, Dj-enak, eskultura publikoenak, eta eraikuntza modular eta familiabakarrekoenak gainezartzen dizkie.

Orokorrean, aurrez ezarri gabeko ordenik gabe hirigintza plangintzei, gazteen estiloari, subkulturei, lurralde, demokrazia erradikala edo sozial-demokrazia europarrak eginiko promesaren bati erreferentzia egiten dieten elementu guztiak.

Hiru ikerketa burutu ditu Donostian Jakob Kolding-ek:
1)Hirian futbolak duen eragina; eta estadioaren inguruak, publikoa eta pribatuaren artean dagoen eremu hibridoa den einean.
2) Eskultura publikoak dituen eskala politikoak eta eskultura horien eskalak.
3) Espazio publikoaren eguneroko erabilera eta espazio berori gizakiok erabili dezagun nola antolatzen den. Bi elementu horien arteko elkargunea.

Jakob Kolding-ek bere lanean hiriaren egiturak berezkoa duen lengoaia irauli egiten du egunerokotasuna adibide moduan jarriaz, eta kultura herrikoiari etengabeko erreferentziak eginaz.

Poster 1. Kovacevic. 30k
Poster 2. Oteiza. 27k
Poster 3. San Sebastián. 39k