![]() |
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
FRONT LINE COMPILATION 2002ko martxoa-uztaila Front Line Compilation ekitaldi programa bat da, testuinguru lokalari arreta berezia jartzen diona, artelana sortzen den tokitzat. Honela, Ipar Irlandaren eta Euskal Herriaren arteko harremanean, paradigmak eta erabaki politikoak kultur esperientzia sinpleen, esate baterako pinta bat hartze, graffiti bat marrazte edo argazki bat egitearen aurrez aurre jartzen dira. Front Line Compilationek artea hartzen du abiapuntutzat, honetatik halako ezjarraitasun bat finkatzearren politikoaren egitura astunean, eta esploratu beharreko ikuspegi batetik ahalegintzen da nazio-identitatea, gazte azpikulturak, lurraldetasuna eta oroimen kolektiboa bezalako kontzeptuak analizatzeko aukera eskaintzen. Ekitaldi-denboraldi honek eredu irlandarra "case study" gisa sartzea proposatzen digu, hau da, ez soilik erreferente gisa, baizik eta baita identifikazio-prozesu honetako ispilu deformatzaile gisa ere. Honela, "lokala" kultur artxiboko materialaren eta arte garaikidearen arteko solasaldi arin baten bidez aztertuko da, sozialari eta politikoari buruzko irakurketa berriak bilatuz. Belfast Exposed bezalako erakundeak (Belfasteko argazki-komunitatea berau)
eta Linen Hall biblioteka, bere poster bildumarekin eta parafernalia politikoarekin,
aurkezten dira Donostiako espazio publikoan esku hartzeko formatu berri
gisa. Artxibo hauek, zine eta bideo dokumental eta alternatiboaren materialarekin
batera, testuinguru biotako egungo artisten lana kokatzen den "hondoko
zarata" osatzen dute. Front Line Compilation Denboraldirako eskatutako
banakako proiektuez parte hartzen duten artistak honakoak dira: Ibon Aranberri,
Phil Collins, Ainara Garcia, Eoghan McTigue, Asier Pérez González
eta Susan Philipsz. Hitzaldi, erakusketa, aurkezpen eta testu-praktika desberdinen bidez, Front Line Compilation ahalegin bat da, gure kultur paisaia eta egunerokoa itxuratzen duten topiko eta ideia sozial batzuk artearen esparrura eramateko. Honela egoera baten zurrumurrua sortzen da, eta honek zalantzan jartzen ditu lehendik toki edo nazio komunitateaz genituen ideiak, geure buruaren identifikaziorako erabiltzen ditugun moduekin batera inolaz ere. FLC proiektoa Artelekurekin batera, Donostia Kultura eta British Councilen
laguntzarekin ekoiztu izan da. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||