![]() |
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Cinilingus - A Million Bricks VII. Bideo Mostra. Larronetxe Kultur Etxea, Donostia, apirilak 23. A Millions Bricks bideo-dokumental bat da, Frank Martin eta Seamus Kelters-ek zuzendu eta produzitua Ipar Irlandan 1999an. Dokumental honen proiekzioa Belfasteko Cinilingus taldearen lankidetzaz burutzen da, berau baita hiri horretako artista komunitatearen hainbat kidek osatutako egitura bat, genero desberdinetako proiekzioen urteko programa bat aurkezten duena. A Million Bricks honek kontatzen digu nola, 60ko urteetako ekonomiaren goraldiaren bihotzean, Springfield Park-eko etxebizitza-inguruko auzotarrek etxe bat erosi zuten, batere kontuan hartzeke zalapartak hasi orduko komunitateen arteko borroka bortitz baten erdi-erdian egongo zirela. Dokumental honek komunitate sakabanatu baten historia aurkezten digu,
komunitateko bereko kideek kontatua zuzendarien bitartez, hauek txikitan
Springfield Park-en bizi eta geroago kemena izan baitzuten bere auzoaren
historia bideo-baliabideak erabiliz kontatzeko. Jende arrunta da, hamarkada
baten bueltan bere itxaropenak egia bihurtu eta hurrena aienatzen zirela
ikusi zuena. Garai batean protestante eta katolikoak hartzen zituen etxe-ilara
bat egon zen tokian, orain Belfasteko bake-lerrorik handiena dago, bereizirik
mantentzen dituen adreiluzko murru bat alegia. Lehen jende askoren bizilekua
izan zena, orain, berriz, ez da inorena.
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||