|
|
|
Bideo Egitaraua Kanpoaldearen Zinema:
Erretratuaren Espiritua
[
egitarau osoa ikusteko ]
Azken urteotan egiazkoa atzematearen zerbitzuan dagoen tresna bihurtu
da bideoa. Bideoaren euskarria demokratizatu izana ere baliagarri gertatu
da bai erretratatzeko egunerokoaren, barne-barnekoaren eta iragankorraren
politikei dagokien guztia, bai eta errealitatearen tartean sartzeko desira
pertsonalari buruzko istorio txiki guztiak ere.
Kanpoaldearen zinea: erretratuaren espiritua bideratuta dago praktika
bideografiko baten adibideak erakustera, haren helburua izanik jende xehearen
espiritua antzematea, ikusgai jarriz norbanakoak, taldeak eta belaunaldiak,
aurpegiak eta giroak. Azken batean, gizartearen eta politikoki zuzenaren
mugak erakusten dizkiguten pertsonak.
Antzina-antzinatik margolaritzak atzeman izan du, usadioz, erretratuaren
espiritu hori, pertsonaren psikologia igorriz, baita haren izaera eta
ingurunea ere. Geroago, argazkigintza pixkanaka-pixkanaka margolaritzari
hurbilpen eginkizun nagusia kentzen joan zaio, mekanismo desberdinak sartuz
irudia eraikuntza hutsa bailitzan ulertzeko.
Literatur deskribapenaren antzeko generoa da erretratua. Deskribapena,
teknika gisa, xehetasunetatik orokortasunera joan daiteke, edo alderantziz.
Esate baterako, nortasun baten ezaugarrien deskribapena, edota aurpegiera
baten deskribapena, edota paisaia baten deskribapena.
Gaur egun, artegintzan bideoan jardutea erretratuaren muinera iristeko
tresna erabilgarria da, bitarteko gisa erabilita keinu pertsonalen xehetasunetan
edota elkarrizketaren hurbilpen barne-barnekoan azaleratzen den begirada
hori.
Antropologiako hurbilpen estrategiak nahasiz, hau da, elkarrizketa, estilo
dokumentala, kazetaritzako ikerketa, soziologiako azterketak, eta fikzioaren
eta ez-fikzioaren arteko mugak nahasiz, egitarau honetan parte hartzen
duten artistek kontatzeko bide berriak eskaintzen dizkigute, non unibertso
pertsonalak errealitatearen irudikapena aberasten duen.
Azkenean, garrantzitsuena, alegia, kontagai edo subjektu den pertsonari
hitz egiten uztea.
Who is ...? bideo sorta, Magnus Bärtasena
Aurretik zenbait lan egina nintzen formatu biografikoa erabiliz
Suediako egunkarietako istorioak azaldu nahian (jendeak bere desengainuak
eta kexak azaltzen zituen jasandako bidegabekeriei buruz), baina gero
erretratu sorta bat egin nahi nuen abiapuntutzat galdera sinple hau hartuta:
Nor da ...? galdera hori honela ere egin liteke: Zer esan
dezaket pertsona bati buruz? (
)
Who is Zdenko Buzek? filmean kontaketa desberdinak ikus ditzaket elkarrekin
hizketan ari direnak. Haietako batek zerikusia dauka eskuarekin eta ahoarekin
hatzen forma arraroa, esku osoa ahoan sartuz, ardoa tu eginez, tabakoa
errez, eztia lerdea bezala jarioz eskua ahora eramaten duenean.
Beste kontaketa, berriz, Kroaziari buruzkoa da, herri gisa hartuta, eta
serbiarren aurkako gerraz. Magnus Bärtas
Missing Out eta Project for a Revolution, Johanna Billingenak
Bi lanek azaltzen duten espazioa Michelangelo Antonioniren Zabriskie
Point (1970) filmaren hasierako sekuentziaren bertsio gogogabetu bat bezalakoa
da. Sekuentzia horretan protagonista oinez doa mitin iraultzaile bero
baten kanpoalderantz, aldarrikatuz prest dagoela hiltzeko, baina ez aspertzeko.
Aurreko lanean gogogabezia eta axolagabetasuna nagusitzen dira, sinesgarritasuna
emanez Guy Debordek gaztetasunaz zioenari, alegia, gaur egun merkaturako
bakarrik den kontzeptu bat dela.
Missing Out-en, agerraldiak halako aire terapeutiko bat dauka, nahiz eta
banakoaren nahigabeak pitzadura artikulatu gabea eragiten duen taldearen
entropian. Hemen, gutasunak badirudi norberatasunerantz jiratzen
duela, etsipenerantz agian, norberaren gogorako durundi huts bat, nolabait
galdua edo barnerakoia. Lars Bang Larsen
Relación especial, Begoña Hernández
Hautaketa bat, estrategia bat, artistaren banakotasunaren
aurrean/ modu bat geure burua ikusteko eta entzuteko, geure buruari aditzeko
eta begiratzeko/ topaketa luzeak, sortzen diren hurbileko gaiak, proposatzen,
aztertzen ditugu/ leku komunak hitz gutxirekin ibiltzeko/ adimenduz, intuizio
pixka batez. Jarrera bat aldez aurretik definitu gabea/ gutxieneko adostasuna
(edo gehienekoa) prozesu guztian zehar/ ohiko formulei ihes egitea zereginen
banaketan eta hierarkizazioan/ topaketa ideologikoak edo tematikoak edo
formalak edo estetikoak/ abiapuntu komuna, ibilbide konplexu bat hainbat
saiotan barrena/ esperimentazio izaerako probak, esperimentuak eta esperientziak/
begirada bat, baterakoa eta bakarra izan nahi duena/ baina ez adiera bakarrekoa
nolanahi ere/ ustekabeko topaketak planifikatu gabeak. Zer@borrador
Tell-Red, Sally Gutierrezena
Tell (2000) zazpi bideo laburrez osatutako sail bat da, non New
York hiriko biztanle batzuek, benetan zerbait kontatu nahi zutenek, beren
historia kontatzen duten. Bideo bakoitzean bi kontaera agertzen dira:
protagonistak bere istorioa kontatzen duen bitartean, kamerak ibilbide
bat egiten du protagonistaren gauza pertsonaletatik, banakako hurrenkera
bati jarraituta; batzuetan moztu egiten du, hizketan ari den pertsonaren
eskuak erakusteko, baina inoiz ez du haren aurpegia ematen. Tell bideo
sortak oinarri hauek ditu: gizakiak komunikatzeko daukan desira eta beharra,
eta paradoxa bat, hau da, lengoaiaren bidez erabateko komunikazioa lortzeko
ezintasuna, kasu askotan, halako pertsonei arrotz zaizkien kultur inguruetan,
gainera. Tell-Red-en mexikar emakume batek era xume eta aldi berean zirraragarri
batean kontatzen du zerk bultzatu zuen Mexikoko muga legez kontra gurutzatzera
Estatu Batuetara joateko, eta zer-nolako esperientzia izan zen hura.
Sally Gutierrez
Tras las fronteras del sueño de la inmigración (Sin papeles),
Virginia Villaplanarena
Inmigrazioaren inguruan subjektibitateak sortzeko prozesuen berri
ematen du Tras las fronteras del sueño de la inmigración
(Sin papeles) bideoak. Zentzu horretan, beharrezko bihurtzen da jaramon
egitea nagusitasunez ezarritako eta egonkortutako diskurtsoak interpelatzeko
eta txertatzeko mekanismoei, besteak beste, lanaren nozioa giltzatzen
duten kontaketei. (
)
Inmigrazioa, kultura eta gizarteratzea aztergai dituen sorkuntzako dokumentala
da hau, paperik gabeko etorkinak pairatzen ari diren bidegabekeria eta
Espainiako Atzerritartasun Legearen aurreko babesgabezia agertzen dituena.
Aurrez aurre jarrita daude ametsa eta esperientziak, jatorrizko hainbat
herritatik begiratuta, tokiko testuinguru batean, Valentzia hirikoan,
hain zuzen ere. Virginia Villaplana
Más muertas vivas que nunca, Marta de Gonzalo eta Publio Pérez
Prietorena
Hitza eman nahi diogu pertsonaia bati, pertsona bati, belarrira
hitz egingo digun emakume bati. Haren hitzak hildako pertsona batenak
izango dira, Extremaduran eta Andaluzian lur-jabeen ondasunen kolektibizazioetan
parte hartuko zuen hildako emakume gazte batenak, bera ere hil baitzuten,
beste batzuekin batera 2.000tik 4.000ra bitartean hil zituzten,
Badajozko zezen plazan, 1936ko abuztuaren 14az geroztik, hau da, armada
frankistak hiria hartu zuen egunetik aurrera, eta haietako gehienen gorpuek
erraustuta amaitu zuten Udal Hilerrian atondutako su-meta kolektibo handietan.
Marta de Gonzalo y Publio Pérez Prieto
Nocturnes eta Intervista-Finding the Words bideoak, Anri Salarenak
Film hau (Nocturnes) elkarri lotutako bi ahotsen esperientzia une
bat da, eta bi ahots horiek elkarren kontra sortzen duten zentzuaren eta
zentzurik ezaren unea. Gizon batek urmael baten bitartez ikusten du mundua,
han bizi baita 2.000 arrainekin batera. (
)
Eta soldatu batek, Balkanetako gerrako kasko urdin ohiak, insomnioaren
eta iraganeko amesgaiztoen bitartez bizi du bere bizitza. Haien ahotsek
adierazten dutena da munduaren zentzu desberdinen arteko talka moduko
bat. Anri Sala
Albanian sistema aldaketa izan ondoren hezitako albaniar artista
gazteen belaunaldikoa da Sala. Nolanahi ere, erregimen zaharraren esperientzia
izan du bere gaztaroko urte batzuetan. Aldi horretako trantsizioan zehar
joateak eta bi egoerak ikuspuntu desberdin batetik bizitzeak aukera eman
diote Anri Salari bere jarrera artistikoa sortzeko eta lan benetan interesgarria
proposatzeko. Intervista-Finding the Words historia pertsonal bati zuzentzen
zaio, baina Albaniako unibertsoaren tamaina hartzen du. Gizabanako bakoitzaren
historia pertsonala da. Edi Muka
The Building eta Two Movies by Jessie, Gitte Villesenenak
Noranahi joaten dela han aurkitzen duen jendeari egiten dizkion
erretratu barnekoiengatik da ezaguna Gitte Villesen. Erretratu guztiek,
nahiz Danimarkako herri txiki batetik nahiz Chicagotik etorri, badute
elkarren antzik: beren idealetan sinesten dute, baita arrazoizko maila
batean errealistatzat jotzen ez badira ere.
The Building (2001) proiektua 2000. urtean egin zuen Villesenek, artisten
egoitza programa batean bizitzen ari zenean. Bere lanak pabiloiko erabiltzaileak
agertzen ditu. (...) Villesek jakin nahi du nola ahalegintzen den jendea
bere idealak, ametsak eta desirak betetzen, zilegi zaionaren barruan,
bere ekonomi, gizarte, kultur, eta genero egoeretan. Bere bideoek normaltasunari
eta arrarotasunari buruzko galderak sortzen dituzte. Ba al da bizitzeko
era normalik?
Bere azken lanetako batean, Jessie, 32 urteko transexual bat, erretratatzen
du Villesenek. Jessie landan bizi da, eta bere bestelakotasunak, arraro
eta anormaltzat jota, erreakzio gogorrak sorrarazten ditu bere herrian.
Arkitekturan eta zinean dituen proiektuei buruz hitz egiten filmatu du
Gittle Villesenek Jessie. Gitteren iritziz, ordea, hobe da proiektuak
amestea haiek gauzatzea baino. (...) Nahitaez errealista izan behar du
proiektu batek? Jessiek filmetarako ideiak ditu. Denak izango lirateke
gizarteak anormalari dion beldurrari buruzkoak. Gianni Jetzer
N de Negri, Carles Guerrarena
N de Negri bideoa 1999ko ekainaren 6an grabatu zen Erroman, Toni
Negriren etxean. Negri, orduan, etxean atxilotuta egonik, behartuta zegoen
gauero Rebibbiako espetxera joatera lotarako. Berak txantxetan esaten
zuen egunez emaztearekin egoten zela eta gauez, ordea, lagunekin ateratzen
zela. Zigorraldia amaitzeko, hala ere, 2004. urtea arte itxoin beharko
du.
Emaitza, bada, 2 ordu eta 16 minutuko iraupena duen bideoa, abezedario
modura antolatua. Egitura horren eraginez talka berezi bat gertatzen zen
bere laneko nozio analitikoen artean (hala nola, botere konstituziogilea
edo subsuntzioa) eta berak hil ala biziko harremana daukan terminoen artean
(espetxea, erbestea edo exodoa). Bi ordu eta laurden horretan Negrik XX.
mendeaz eta orainaz osatzen duen ikuskera oso gutxitan ikusi dugu halako
sendotasun analitikoaz irudikatua. Bideo hau ikusi dutenek ezin eragotzi
dezakete beren buruei galdetzea nola eduki litekeen halako gizon bat giltzapean.
Carles Guerra
Numax presenta Joaquín Jordárena.
Numax presenta Numax elektrogailu enpresako langileen asanbladaren
ekimenaren emaitza da. Bi nazi ohiek sortua, Brasilera eramateko prest
da. Langileek, gehienak emakumeak, heuren greba luze eta autojestio prozesua
jasotzen duen pelikula jasotzen duen filmea enkargatzen dute. Filmea isten
duen festak, inolako dezepzioa espresatzetik urrun, lantegiko lanak zentzu
guztia galdu duen gizartearen ikuspegia aurreikusten du. Gizarte osoa
bilakatu da lantegi. Carles Guerra
|