Informazioa | Orain | Kontaktoa | Proiektoak | Textuak
 
[ Proiektoak ]
Film ideal siempre
Lise Harlev
Jakob Kolding
Kanpoaldean zinema
Frontline Compilation
 
- FLC Aurkezpena
- Phil Collins
- Susan Philpsz
- Asier Perez Gonzalez
- Ainara Garcia
- Eoghan McTigue
- Asier Mendizabal / Inaki Garmendia
- Bideoen aurkezpena
- Belfast Exposed
- Linen Hall
- Cinilingus
Calcinatio
 
- Klat
Displaiaren Itzulera
 
- Tilo Schulz
Superkongresua
 

Goierri Konpeti
Iñaki Garmendia eta Asier Mendizabal


Kutxa Aretoa. Arrasate kalea, 12, Donostia, 2002ko uztailaren 5ean, arratsaldeko 8etan.


Iñaki Garmendia eta Asier Mendizabal artistek Goierri Konpeti bideoa estreinatu dute, Front Line Compilation programa dela eta. Lan hau grina komun bat, rallyetako autoetarako grina bat partekatzen duen gazte talde baten bizitzari buruzko begirada ia-ia antropologiko bat egituratzen saiatzen da. Horretarako, artistak taldean sartu dira, gazteekin parte hartu dute jardueretan, harik eta kameraren presentzia zeharo lausotu den arte, pertsonaiak erabat ohitu baitira azkenean kamerak grabatzen dituen egoera horretara. Goierri Konpeti gazte hauen harreman pertsonalekiko eta inguratzen dituenarekiko hurbilketa bat da.

Ekitaldi-aurkezpen honetan, dokumentaleko protagonistak ezagutzeko eta artistek customizatutako taldearen lehia-autora hurbiltzeko aukera ere badago.

Era berean bideo honek, Front Line Compilation programarekiko, beronen funtsezko ideietako batzuen katalizatzaile gisa dihardu, ideia horiek baitira, alde batetik, norbanakoaren eta talde-integrazioaren arteko harremanei buruzkoak, eta bestetik azpikultura bidez nortasun kolektiboa mantentzeari buruzkoak.

"Goierri Konpeti bere harremanak autoen inguruan antolatzen dituen gazte talde batek bere buruari jarritako izena da. Izenak ez du inolako jarduera zehatzik izendatzen, nahiz lehia aipatzen duen. Mugitzen diren ingurua gogorazi nahi dute, hori bai. Goierri Euskal herriko landa zein industri eskualde bat da, hiririk gabekoa, herri handiagoen inguruan bildutako herri sakabanatuz osatua. Gazte hauen arteko harremanak eta hauek arautzen dituzten kodeak paisaia honen zati gisa aurkezten dira, eta paisaia honek, bere aldetik, portaerak baldintzatzen eta testuinguruan kokatzen ditu, narrazioari zentzua ematen dion atze-elikadura prozesu batean."
(Iñaki Garmendia eta Asier Mendizabal)

 

pict1.jpg Kotxeak 34K
pict2.jpg Baserria 31K
pict3.jpg Gauean abiadan 14K
pict4.jpg Ikusleak rally batean 48K
pict5.jpg Kotxeak rally baterako prestaturik 30K
pict6.jpg Aurkezpenean * 56K
pict7.jpg Kotxeak aurkezpenean * 32K
* Argazkiak Pernan Goñi