Informazioa | Orain | Kontaktoa | Proiektoak | Textuak
 
[ Proiektoak ]
Film ideal siempre
Lise Harlev
Jakob Kolding
Kanpoaldean zinema
Frontline Compilation
 
- FLC Aurkezpena
- Phil Collins
- Susan Philpsz
- Asier Perez Gonzalez
- Ainara Garcia
- Eoghan McTigue
- Asier Mendizabal / Inaki Garmendia
- Bideoen aurkezpena
- Belfast Exposed
- Linen Hall
- Cinilingus
Calcinatio
 
- Klat
Displaiaren Itzulera
 
- Tilo Schulz
Superkongresua
 

GUINNESS
Asier Pérez González

Belfast Tavern, 2002ko maiatzak 15.

Troubled Images erakusketaren inaugurazioarekin bat eginez, Asier Pérez González artistak, Front Line Compilation-eko bere partaidetza dela eta, Donostiako Belfast Tavern tabernako topaketarako gonbidapena egin du, dei honen biez:

(Ven a degustar gratis una auténtica cerveza irlandesa. 15 de mayo desde las 20,30 hasta las 22,30 en Belfast Tavern. Juan de Bilbao 9, Donostia.
Tienes que decirle esta frase al barman con tu mejor acento irlandés y con la mejor amistad):

"An ghfuil cead agam píonta guinness a fhail ledo thoil?" "Go rabí mile maith agat?"

Fonetikoa
"On will keat agam pionta guinness a oll, le do jel?"

Lehenik eskatutakoa aterako dizute; gero eskerrik asko esaiezu
"Go rau mile ma agat"

Proposamen honen bidez Asier Pérez Gonzálezek kultur, arte eta publizitate-komunikazioaren arteko bidegurutze bat sortarazi nahi du, herrialde edo lurralde bati lotutako estereotipo edo topikoen erabileran oinarrituta. Asmoa da Guinness pintak eskaintzea, dohain, gaelikoz eskatzen dituen orori. Honen bidez piztu egiten da kultur zein ekonomi mailako truke bat, garagardo-pintak erabiliz truke horretarako objektu gisa. Gonbidapena hiri osoan zehar sakabanatutako poster eta pegatina bidez zertu da, eta 2x1 edo "Happy Hour" bezalako sustapenetan erabiltzen diren publizitate kodeen antzekoak erabiltzen dira. Kontua baita jendea biltzea halako toki jakin batean, interes jakin baten inguruan. Kasu honetan, Guinness edateko interesaren inguruan.

Proiektu honetan Asier Pérez Gonzálezek hausnarketa bat egiten du bizi garen mundu tematizatuari buruz, eta aztertzen du nola ari diren aldatzen muga eta kultura ideiak, oso bizkor aldatu ere, branding-aren kultura globalizatzaileak eta exotikoarekin komertzioan aritzeko interesak baldintzatuta. Pizzak Italia zer den biltzen duen moduan, Guinness pinta bat Irlandaren kultur enbaxadorea da. Pérez Gonzálezek neurrirako taberna bat aukeratu du proiektu honetarako, Belfast Tavern, Donostiako alde zaharraren bihotzean kokatu bat, Ipar Irlandarekin lotutako era guztietako motiboak erabiliz arreta handiz apaindua. Posterrak, hiriaren argazkiak, pegatinak, banderak, etab... Eszenatoki honen bidez Pérez Gonzálezek hainbat lotura sortarazi nahi du, euskal kulturaren eta irlandar kulturaren artean ezartzen den identifikazio nazionalistaren inguruan.

Bere lanean Asier Pérez Gonzálezek etengabe proiektatzen ditu kultur trukeari, lurraldetasunari, globalizazioari eta nortasun lotutako topikoei buruzko ideiak. Horretarako, masa-komunikaziorako kanalak erabiltzen ditu, marketing eta erreklamo estrategiak, diseinu grafiko kontzeptuala eta sozialaren estetikak. Esanaren adibide bat dugu Kissarama proiektua, aldi berean eta toki berean musukatzen ari diren bikoteen Guinness Errekorra ontzeko ahalegin bat bera (The International Language, Belfast 2001).

Funky Baskenland-en (Casco, Utrecht, 2000) artistak euskal sukaldaritzako menu bat sartu zuen, astebetean zehar, jatetxe surinamdar batean, berau baitzen holandar kolonia bat, eta tradizio gastronomikoak berekin daramatzan kultur eta gizarte aldeak azpimarratu zituen.



pict1.jpg Pinta Guinnes eta pegatina *
11K
pict2.jpg Josu tabernaria * 28K
pict3.jpg Tabernaren idudia *
23K
pict4.jpg Josu garagardoekin * 16K
pict5.jpg Barran * 27K
pict6.jpg Pinta bat jartzen * 23K
pict7.jpg Asier Pérez González * 17K
*Argazkiak Pernan Goñi